Bizkaiko merkataritzako greba, bertan behera

2011/01/06
Abenduaren 23 eta 24ko greba deialdiak bezalaxe, urtarrilaren 7koa ere bertan behera utzi dute ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk. Cecobi patronalak negoziazioetan aurrera pausoak emateko konpromisoa hartu ondoren erabaki dute sindikatuok grebarik ez egitea.

Merkataritza sektoreko sei hitzarmen ari dira negoziatzen: elikagaiena, ehungintzakoa, altzariena, metalarena, larru eta oinetakoena eta merkataritza orokorrekoa. Azken horretan «aurrerapauso handiak» egon direla adierazi dute ELAko ordezkariek, eta gainerakoetan negoziazioek «irekita» jarraitzen dutela.