Bizkaiko metala grebara urriaren 27an, 28an eta azaroaren 2an
2022/10/25

Bizkaiko Metalaren Negoziazio Mahaiaren 15. bilera egin da gaur, eta bertan FVEMek proposatu dituen soldata igoerek ez dute indarraldiko urte bakoitzean KPIa bermatzen.
Patronalak planteatutako edukiak ez dira hubiltzen ELAk urriaren 19an planteatutakora. Izan ere, ez da langilee guztientzako KPIaren igoerarik bermatzen, ez dago aurrerapausorik lanaldi murrizketan, ezta subrogazioan ere, ez dira ETTak kontrolatzen, ez da Bizkaiko metalean nahitaezko arbitrajea saihesten, ez dago aurrerapausorik berdintasun planetan...
Horregatik guztiagatik, ELAk sektore osoari grebara batzeko deia egiten dio eta datozen egunetan hainbat manifestazio egingo dituzte. Lehenengoa Erandion izango da, hilaren 27an, goizeko 11:30ean hasita. Produkzioa gelditu eta kaleak berriz betetzea gakoa izango dira aberastasuna modu justuan banatuko duen hitzarmena lortzeko.