Bizkaiko metaleko patronalak ez badu edukia duen proposamenik egiten hitzarmenaren negoziazioan, greba gehiago egingo dira

2022/07/22
Bizkaiko metalgintzan ordezkaritza duten sindikatuek prentsaurrekoa eta manifestazioa deitu dituzte gaur, hiru greba egunen ostean FVEM patronalak hitzarmenaren negoziazioan edukia duen proposamenik egin gabe jarraitzen duela salatzeko

Bizkaiko metalgintzako sindikatuek (ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT) mobilizazioekin jarraitzen dute hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko. Jarraipen masiboa izan zuten hiru greba egunen ondoren (ekainak 23 eta 30 eta uztailak 1), gaur prentsaurrekoa eskaini dute FVEM patronalaren jarrera salatzeko, eta benetako proposamenik egin gabe jarraitzen duela salatzeko.
Mobilizazioek izan duten arrakasta nabarmendu ondoren, gaur manifestazioa egin dute berriro, eta negoziazioan aurrera egin ezean, grebek eta mobilizazioek jarraituko dutela ohartarazi dute.