Bizkaiko Metaleko patronalaren blokearen aurrean, mobilizazioak eta greba gogortzearen alde egingo du ELAk
2022/11/08

Bizkaiko Metalaren Hitzarmenaren 16. bilera egin da gaur, eta patronalak berriro erakutsi du bere itsutasuna eta erantzukizun falta. FVEMek, hiru greba jendetsuren ostean, honako hau proposatu du: %1eko igoerak tauletako soldatetan (ez errealetan) 2025ean eta beste %1eko errebisatzeko 2026ean baita tauletan ere. ELAk, sektorearen %40ko ordezkaritza duen sindikatuak, uste du proposamen hori Bizkaiko metaleko langileen aurkako probokazioa dela.
Gaur berriro ELAk defendatu du urriaren 19an mahaigaineratu zuen proposamena, honako edukiekin, besteak beste:
- KPIaren soldata igoerak indarraldiko urte bakoitzeko, taula eta soldata errealetan
- Subrogazioa beste azpisektore batzuetara zabaltzea
- 8 orduko lanaldi murrizketa
- ETTen erabilera kontrolatzea
- Hitzarmena beteko den benetako bermeak, nahitaezko arbitrajea saihestuz
Egoera honen aurrean, ELAk hasieratik egin duen moduan, mobilizazioak indartzearen alde egiten jarraitzen du. Horretarako, ELAk Bizkaiko metalgintzako ordezkariak bilduko ditu erabakiak zehazteko eta hartzeko.
Hurrengo negoziazio mahaiari dagokionez, datorren azaroaren 15ean egingo da, 15:30ean.