Bizkaiko metaleko patronalaren gomendio barregarria

2004/07/29

ELAko Metaleko Federazioak, Bizkaiko Patronalak metaleko enpresentzat egin dion "gomendioa" baztertu du, soldatetan %3ko igoera eta beste gairik ez, proposatu duelako.

Jarrera horrek argi adierazten du, sektorean proposatzen dituen eduki murritzak negoziazio kolektibo osoaren buru izatea dela patronalaren. ELAk ez du txantaje hau onartzen eta ahal duen enpresa guztietan paktu eta hitzarmenen negoziazioa proposatuko du, anbizio handiagoko eduki erreibindikatiboak proposatzeko. Horrez gainera prekarietateari eta diskriminazioari erantzuna eman ahal izango zaio.

ELAk ez du ukatuko Sektoreko Hitzarmena dagonik. Patronala bera da, egiten dituen eskaintzekin hitzarmenik nahi ez duena. ELAk edukiei garrantzia ematen die, ez du patronalak proposatzen duen "hartu edo utzi"rik onartzen, zailtasunak zailtasun, gure eskaintzen aurrean patronalak duen blokeo egoerari irtenbidea bilatu behar zaio.

ELAk azaldu nahi du Bizkaiko Metaleko enpresetan soldata igoera eta lanaldiaren murrizketa nabariak jasotzen dituzten akordioak itxi dituela, Bizkaiko Enpresen Federazioak egin duen proposamen barregarriaren gainetik.