Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren negoziazio mahaiko sindikatuek plataforma bateratua aurkeztu dute aldarrikapenekin

Bizkaiko metalaren hitzarmena negoziatzeko zazpigarren bileran, ordezkaritza duten lau sindikatuek, ELAk, CCOOk, LABek eta UGTk, 17 aldarrikapen biltzen dituen plataforma bateratu bat aurkeztu dute. Aldarrikapen horien artean KPIaren gainetik soldata igoera, lanaldia murriztea, ABLEen erabilera mugatzea eta jarduera guztietan subrogazioa nabarmentzen dira.
Negoziazio dinamika horren barruan, ELAk, CCOOk, LABek eta UGTk, ESK, CGT eta USOrekin batera, elkarretaratzea egin dute gaur patronalak duen blokeo jarrera salatzeko.
Onartezina da Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak (FVEM) hitzarmenaren negoziazioan edukia duen eskaintzarik ez egitea. Lau sindikatuek plataforma bateratuari erantzun azkarra emateko eskatu diote patronalari.
Erantzun hori asegarria bada edo FVEMk negoziazioa moteltzen eta atzeratzen jarraitzen badu, ELAk argi dauka mobilizazioaren, borrokaren eta grebaren aldeko apustua.