Bizkaiko metalgintzaren bigarren greba egunean ere jarraipen zabala

2022/10/28
Bizkaiko metalean deitutako hiru greba egunetatik bigarrena ere arrakastsua izaten ari da. Atzo bezala, grebaren jarraipena oso garrantzitsua izaten ari delako. Enpresa erreferentzialek, hala nola Petronorren kontratek, CIE Taldeak, Artechek, Elecnorrek eta beste askok, produkzioa erabat edo masiboki gelditu dute. Atzo Erandion, eta gaur Basaurin egin du ELAk manifestazio jendetsua.

Ildo horretan, azpimarratu behar da Santurtziko Astilleros Zamakona bezalako enpresa garrantzitsu bateko -prekarietate eta azpikontratazio leku nabarmena dena- ekoizpena eten dela. ELAk salatu nahi du bertako enpresako arduradun batek ELAko greba batzordea sartzea galarazi duela, eta hori erabat legez kanpokoa dela.
Zoritxarrez, Zamakona ez da prekarietatearen foku bakarra sektorean. Hori dela eta, Bizkaiko metalaren greba ere prekarietatearen aurkako greba da. ELAk subrogazio eskubidea zabaltzea eta ETTen langileen erabilera eta abusua kontrolatzea exijitzen du. Horiek izan dira, besteak beste, KPIaren bermearekin batera, eta edukiak izango dituen hitzarmenaren defentsarekin batera gaurko Basauriko manifestazioan entzun diren eskaerak.
ELAk berriro zoriondu nahi ditu Bizkaiko metalgintzako langileak, beste greba egun handi bat egiten ari direlako. Hirugarrena azaroaren 2an izango da, eta ELAk manifestazioa egingo du Bilbon. Plaza Eliptikotik (Moyua) abiatuko da 11: 30ean.