Bizkaiko Ostalaritza Eskolaren aurrean bilkura

2005/06/05

Bizkaiko ostalaritzako 300 langile inguru bildu dira gaur arratsaldean Bizkaiko Ostalaritza eskolaren aurrean, sektoreko hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko. Sektoreko mahaian ordezkaritza duten sindikatu guztiek deitua zuten bilkura hau, eta ostalaritzako patronalak negoziatzeko duen gogogabekeria salatu dute.

Bilkuran zehar, Angel Gago, sektoreko patronaleko presidentearen jarrera probokatzailea dela eta zenbait istilu gertatu dira. Gagok bertaratu direnekin hitzezko liskarra izan du.