Bizkaiko ostalaritza hitzarmena sinatu berri da, %8,50eko soldata igoerarekin
2012ko urtarrilaren 17an, abenduko eta urtarrileko bilera amaigabeak egin ostean, ELAk eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak akordio bat adostu zuten, gerora UGT sindikatuaren onespena jaso zuena. Haren arabera, indarrean dauden 2008ko soldata-taulen aldean, %8,50eko igoera dakar.
Hitzarturiko %8,50eko igoera horri esker berreskuratuko da 2009, 2010, 2011 eta 2012 urteetako benetako KPIak eta, gainera, %1,20 gehiago. Horrek goraipamena merezi du, sektore horretako 21.228 langileen eroste-ahalmena bermaturik geratu da hain latza den egoera sozio-ekonomiko honetan.
Hitzarmenak berebiziko garrantzia du “ostalaritzako langileei dezente murriztu zaie soldata azken 3 urteotan, azken eguneratzea 2008koa baita. Hori dela-eta, taxuz eta arduraz ekin genion negoziazioari, eta negoziazio kolektiboko agenda sindikalean lehentasuna eman genion langileen eroste-ahalmena berreskuratzeari”.