Bizkaiko ostalaritzako langileak kalera atera dira euren egunean soldata igoera eta hobekuntzak eskatzeko

Gogora dezagun pandemian zehar sektore honek ERTEak eta % 30etik gorako soldata galerak izan dituela. Kolektiborik prekarizatuenetako bat da, kontratu partzialak, soldata miserableak eta lan karga onartezinak dituena. Hori guztia ostalaritzaren sektorea pandemia aurreko zifren oso gainetik aktibatu den bitartean. Hoteletako plazek gora egin dute eta okupazioa ez da % 85etik jaitsi udaz geroztik. Taberna eta jatetxeetan, prezioen igoera nabaria da.
Hala ere, testuinguru horretan igotzen ez den gauza bakarra soldatak izatea nahi dute enpresaburuek. Horregatik, ELAk KPIren araberako soldata-igoera eta langileen gizarte-hobekuntzak defendatuko ditu. Horregatik, ELAk dei egin du lehen greba egun honetan eta gainerako mobilizazioetan parte hartzeko.