Bizkaiko Ostalaritzan greba deitu du ELAk urriaren 28an

2022/10/10
2022ko urriaren 28an, Bizkaiko ostalaritzako langileek sektoreko greba eguna egingo dute, KPIaren bermea eskatzeko orain negoziatzen ari diren hurrengo hitzarmenean. Era berean, beste hobekuntza batzuk eskatzen dituzte, hala nola: lanaldien benetako kontrola eta erregulazioa, urteko orduen murrizketa, aldi baterako ezintasunagatik bajaren estaldura eta logela ratioen murrizketa pisu zerbitzarientzat, esaterako. Horrez gain, bihar, 2022ko urriaren 11n, Ostalaritza Eguna ospatzeko ekitaldietara batuko dira sektoreko langileak, eta kalejira informatiboa egingo dute Bilboko Zazpi kaleetan, goizez. 12:00etan da kalejira, Pelota kaletik abiatuta.

Gogora dezagun pandemiak iraun duen bitartean, sektore horrek aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteak izan dituela, % 30etik gorako soldata galerak. Kolektibo prekarizatuenetako bat da, kontratu partzialekin, soldata miserableekin, lan karga onartezinekin eta abarrekin. Hori guztia ostalaritza sektorea pandemiaren aurreko zifrekin aktibatu denean. Hoteletako plazek gora egin dute, eta okupazioa %85 eta %100 artean egon da udaz geroztik. Taberna eta jatetxeetan, prezioen igoera nabaria da.

Hala ere, testuinguru horretan igotzen ez den gauza bakarra soldatak izatea nahi dute enpresaburuek. Horregatik, ELAk KPIaren araberako soldata igoera eta langileen hobekuntza sozialak defendatuko ditu. Hori dela eta, ELAk deialdia egin du lehen greb -egun honetan eta gainerako mobilizazioetan masiboki parte hartzeko.

25.000 langileri eragiten dio grebak.