BIZKAIKO POSTA ZERBITZUAN GREBAREN AMAIERA

2004/01/07

ELA, LAB, ESK eta CGTk Bizkaiko Postarien greba amaitutzat eman dute akordioa lortu ondoren. Akordio honetan epe luzeko kontratazioak eta errefortzu zehatza egiteko 40 hileko onartu dira besteak beste. Akordio honek 2003ko urrian UGT eta CCOOek sinatu zutena gainditzen du luzaz. Greba honetan 350 langilek parte hartu dute.

Zuzendaritzak abian jarri zituen 17 espedienteak "etenda" geratu dira akordioaren ondotik. Era berean orain arte astelehenetik ostiralera egiten zen kontratazioa, epe luzeko kontratazioarengatik trukatuko da, honekin batera eskubide ekonomikoak (irabazien, oporraldien eta intzentiboen ordainsariak) kontutan hartu dira.

Greba garaian pilatu den postari irteera emateko errefortzu kontratazio zehatza egitea erabaki da akordioan.

Posta zerbitzuko behin-behineko langileei dagokienez, ez dituzte tokiz aldatuko horrek beste eskualdeetan hutsuneak ekartzen baditu. Oporren atalean, 2003ko jende kopurua 20 pertsonatan igoko duela hitzeman du zuzendaritzak.