Bizkaiko zahar egoitzetako greba uztailaren 31 arte luzatuko da

2017/06/26
Bizkaiko zahar-egoitzetako ELAko ordezkariek greba luzatzea erabaki dute, zehazki, uztailaren 8tik 31 arte luzatuko dute. Dagoeneko, 200 greba-egun baino gehiago egin dituzte. Sektoreko hiru patronalek (GESCA, ELBE eta LARES) sektore-hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen jarraitu dute, 5.000 langile baino gehiagori eragiten dion hitzarmenaren negoziazioa, hain zuzen ere.