Bizkaiko zahar-egoitzetako langileek protestak egin dituzte Deustuko zubian eta Gizarte Ekintzaren egoitzan hirugarren greba egunean

2022/03/17
Gaur, martxoak 17, Bizkaiko zahar-egoitzetako langileek greba eguna dute GESCA, LARES eta ELBE patronalek erakutsitako interes falta salatzeko. Izan ere, besteak beste, patronalek ez dute zerbitzuaren eta enplegu baldintzen eta ratioaren hobekuntzaren alde apusturik egin nahi. Era berean, ELAk salatu du Bizkaiko Foru Aldundia egoiliar, senide eta langileen aurrean erakusten ari den arduragabetasun larria. Diputazioak ez baitu bere gain hartzen berezkoa duen ardura.

Errealitate hori salatzeko eta zerbitzuak publifikatzeko eta lan baldintzak hobetzeko pausoak eskatzeko, goizeko 11:30ean Deustuko zubian eserialdia egin dute, eta hainbat aldarrikapen zintzilikatu dituzte zubitik.

Ondoren, kalejiran Ugasko plazara jo dute (Gizarte Ekintzako egoitzara). Plaza horretan, espazioa okupatzearekin batera, langileek erabateko aldaketa eskatu dute zainketa ereduan, non enpleguko egonkortasuna, langileen presako kontratazioa eta adiskidetzearen hobekuntza, besteak beste, premiazko gaiak baitira, eta Bizkaiko Foru Aldundiak oraindik ez baitie erantzun. Eskari hori egin zioten Sergio Murillori, Gizarte Ekintzako diputatuari, grebaren lehen egunean, pasa den abenduaren 14an.