Bizkaiko zahar-etxeetako langileak elkarretaratu dira berriro Aldundiaren aurrean
2014/03/18
ELAren iritziz Bizkaiko zahar-etxeetako hitzarmenak aplikazio-berme nahikoak jaso beharko lituzke. Hori beharrezkoa baita negoziazio kolektiboaren erreforma egin zenetik langileen eroste-ahalmenari eusteko modu bakarra. Era berean, lan-erreforma gure lantokietatik kanpo uzten dituen klausulak aldarrikatzen ditu. Hamaikarrenez elkarretaratu dira gaur Bizkaiko Aldundiaren aurrean.
Bizkaiko Foru Aldundia da, hein handi batez, zerbitzu publiko honen euslea; eta gizarte-ekintzarako diru-sailak handitu ditu datorren urterako. Diru-sail horietako zati bat egoitzetara bideratzen da; baina zerbitzuaren kalitatea ziurtatzeko, langileen lan-baldintzak babestu behar dira, eta hori ez dute begiratu.