Bizkaiko zahar-etxeetako langileen elkarretaratzea
Patronalak negoziatzeko batere borondaterik erakusten ez duenez, mahaian ordezkaritza duten sindikatuek elkarretaratze batera deitu dute gaur patronalaren egoitzaren aurrean
Bizkaiko egoitzetako azken hitzarmenak hobekuntza nabarmena ekarri zien Bizkaiko Adinekoen Egoitzetako 4.000tik gora langileei; baina oraingo honetan CEBEK patronalak —GESCA, LARES, ARPABI eta AEREBIZ babespean edukita— atzera egin nahi du langileen lan-baldintzetan, lan-erreformen klausula atzerakoi guztiak aplikatu guran.
Bizkaiko Batzar Nagusietako alderdi politiko guztiek premiatu zuten, erakunde-adierazpen baten bidez, emakume langileen lan-baldintzak mantentzea eta hobetzea. ELAk salatu du patronalaren borondate eskasa agindu hori jarraitzeko.
"Tinko eskatzen diogu patronalari negoziazio-mahaian daraman jarrera erabat aldatzeko, eta Batzar Nagusien agindua betetzeko. Osterantzean, sektore horretako langileen baldintzak prekarizatzen tematzen badira, sindikatuok mobilizazioak bultzatuko ditugu, gure lankide gipuzkoarren bideari jarraituz, lan-baldintzak duinago egin arte", azpimarratu du ELAk