Bizkaiko zahar-etxeteetan beste 7 greba egun hasi dira Aldundiaren aurrean txistualdi handi batekin

2022/12/17
Bizkaiko zahar-etxeetako langileek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, langileen ratioa egoitza publikoekin parekatzea eta baldintza duinak aldarrikatuz. Jardunaldia txistualdi handi batekin amaitu da Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean.

Langileak haserre agertu dira lantokietako egoera larriaren aurrean Aldundiak erakusten duen axolagabekeriagatik. Aldundiaren errua da kalitatezko zerbitzurik ez bermatzea, zaintzak pribatizatzearen alde egitea eta enpresei lan- eta arreta-baldintzak prekarizatzea. Bihar, abenduak 18, Bizkaiko hainbat eskualdetara auto-karabanen bidez eramango dute greba.

Langileek argi utzi dute aurreko hitzarmenean bezala berriro greba egin behar badute, 377 egun baino gehiagoko lanuzteekin, egin egingo dutela. Gogoratu behar da 14 egun daramatzatela greban, eta 7 egun gehiago egingo dituztela. Bestalde, azpimarratu dute emakumea izatea eta zaintzan profesionalki aritzea prekaritatearen eta erakundeen eta patronalaren aurrean ikusezintasunaren sinonimoa dela.
Era berean, ELAk iragarri du gatazka areagotu egingo dela patronalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ez badute negoziatzen konponbide azkar bat lortzeko, GUFErekin parekatuz, ratioa hobetuz langileak kontratatuz eta ordezkapenak eginez, besteak beste.