Legutioko CIE Automotive Goiain
Bost asteko grebaren ondoren KPItik gorako igoerak dituen hitzarmena lortu dute

Lan baldintzak hobetzen dituen lehen hitzarmen kolektiboa sinatzea lortu dute, indarraldiko 3 urteetan KPIaren gainetik soldata igoz, hitzarmenaren aplikazioa bermatzen duten klausulak ezarriz eta urteko lanaldia 1.700 ordutik behera murriztuz.
CIE Automotive Goiain CIE Automotive multinazionalaren enpresa bat da, eta 30 pertsona inguruk egiten dute lan Legution (Araba).
Maiatzaren 15ean greba mugagabea hasi zuten, eta horri esker lortu zuten lehen hitzarmen kolektiboa sinatzea. Hitzarmenak KPItik gorako soldata igoerak jasotzen ditu indarraldiko 3 urteetan, hitzarmena aplikatuko dela bermatzen duten klausulak ezarri dira, urteko lanaldia 1.700 ordutik behera murriztu da eta plusetan beste soldata igoera batzuk jaso dira.
ELAk uste du hitzarmen hau antolaketan eta batasunean oinarritutako lan kolektibo baten emaitza dela.
ELAk, ere, Erresistentzia Kutxak lan eta bizi baldintzak hobetzeko duen garrantzia nabarmendu nahi du.