Bost egunetako greba Petronorren

2002/10/04
Petronorreko enpresa batzordeak greba berri bat egitea erabaki du hizarmen kolektiboaren negoziazioan aurrerapenik izan ez delako

Petronorreko enpresa batzordeak greba berri bat egitea erabaki du hizarmen kolektiboaren negoziazioan aurrerapenik izan ez delako. Greba urriaren 4tik 9ra izango da.

Hilabete honetan zuzendaritzarekin egin diren bileretan ez da urrerapausirik eman eta lanuzte berriak deitu ditu enpresa batzordeak.

ELA eta TU sindikatuak ordezkapen kontratuen bidez plantilaren gazteagotze bat eta KPI ( Kontsumorako Prezioen Indizea) gehi %50ko soldata igoera eskatzen dute, besteak beste. Era berean, negoziazioa Petronor bertan egin behar dela, Repsolen esanetatik kanpo, eskatzen dute aipaturiko bi sindikatuok.