Bost egunetan greban egon dira Gipuzkoako zahar-etxeetako langileak
2013/05/03
Gipuzkoako zahar-etxeetako langileen gehiengo zabal batek bat egin du ELA eta LAB sindikatuek deitu duten bost eguneko grebarekin. Astelehenean hasi eta gur amaitu den greba arrakastatsua izan da eta ELA greba mugagabea planteatzen du maiatzaren 13tik aurrera. Gaur manifestazio berri bat izan da Donostian.
Grebak ez du eraginik izan eguneko 11 zentroetan eta sei zahar-etxeetan. Izan ere, Biharko taldeak kudeatzen dituen erresidentzia hauetako ordezkariekhitzarmenaren akordiorako oinarria sinatu zuten sindikatuekin joan zen ostiralean lan. Zahar-etxeen %11,27 kudeatzen ditu Biharko enpresak