Bost hildako lan istripuetan Nafarroan azken hilabete eta erdian

2015/05/12
Ohar honen bidez ELAtik gaurko lan-istripu larria publikoki salatu nahi dugu non, Ultracongelados Virto, S.A. enpresako instalazioetan lanean ari zirela bi pertsonak bizitza galdu duten. Urtea hasi zenetik bost langile hil dira lan istripuetan Nafarroan. Aldiz, Hego Euskal Herrian hildakoak 14 dira.

ELAk gaur Ultracongelados Virto, S.A. enpresako instalazioetan izan den lan-istripu larria publikoki salatu nahi du. Istripu honetan, bi langilek bizitza galdu dute.

Jakinarazi denez, hildako bi langileak Develood Montajes, S.L. enpresarentzat egiten zuten lan. Enpresa honek, aldi berean, Ultracongelados Virto, S.A.-k Funes (Nafarroa)-ko instalazio automatizatu bat eraikitzeko lanak azpikontratatu zizkion Dematic Logistic Systems taldeari. Beharginak altuera handian eta instalazio honen egiturako lanetan ari ziren eta makineria mugikorra irauli eta erori denean.

Lehenik eta behin, hildakoen senitarteko eta lankideei gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi du ELAk. Bestalde, azken boladan langileok pairatzen ari garen lan-ezbeharrak prekariate eta lan baldintza txarrengatik gertatzen ari direla gogoratu du.  Zentzu horretan, Nafarroan azken hilabete eta erdian bost langile hil direla azpimarratu du.

Neurrigabeko azpikontratazioa edota segurtasun neurrien gabezien aurrean erakunde arduragabekeria guztiz deitoragarria dela salatu du ELAk.

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek bihar, maiatzak 12, 12:30tan Nafarroako Gobernuko Lan-Delegaritzaren aurrean (Tomás Caballero parkea) deitutako elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu dute.