Bost minutuko isilunea, kazerolada eta elkarretaratzea Arrigorriagako Talleres Berasategui enpresan langile baten heriotza salatzeko

2020/04/16
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak 5 minutuko isilunea deitu du gaur arratsalderako, 19:00etan, Aiala eskualdean, Arrigorriagako Talleres Berasategui enpresan 57 urteko langilea lan-istripuan hil dela salatzeko.Horregatik, bihar, apirilak 17, eguerdiko 12: 00tan, ELAk eta gainerako sindikatuek elkarretaratzea deitu dute enpresaren aurrean.

Tamalez, dagoeneko 23 dira aurten Hego Euskal Herrian lan istripu batean hil diren langileak, eta horiei Zaldibarko zabortegian hondakin tonen azpian lurperatuta dauden Joaquin eta Alberto gehitu behar zaizkie. ELAk atsekabea adierazi nahi die hildako langilearen senide, lankide eta gertukoei.