Bost urte Euskaldunon Egunkaria gabe

2008/02/20
Otsailaren 20an bost urte dira Guardia Zibilek Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz. Duela bost urte gertatu zen bidegabekeria salatzeko eta auziperatutako lagunei elkartasuna adierazi asmoz kontzentrazio bat egin da Andoaingo Martin Ugalde Parkean.

ELAko ordezkaritza zabal batek bertan hartu du parte, Jose Elorrieta idazkari nagusia buru.

Kontzentrazioaren leloa Egunkaria libre! izan da, eta bertan ehunka lagunek babestu dute deialdia.