Bost urte geroago: Gerrari ez, okupazioari ez.

2008/03/13
Irakeko okupazioa eman zenetik bost urte pasa dira. Eraso honen aurka protestatzeko manifestazioak egingo dira Bilbon, Donostian eta Iruñan martxoaren 15ean, sindikatu eta gizarte mugimendu desberdinek deituta, ELA barne. Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Bilboko Arriaga Plazatik, 18:00tan Donostiako Boulevardetik eta ordu berdinean Iruñeko Gaztelu Enparantzatik.

2003ko maiatzak batetik aurrera, Irakeko inbasio eta okupazioak milioi bat irakiar zibilen heriotza ekarri du eta gutxienez barne desplazatuak 2,5 milioi pertsona eta beste 2,2 milioi errefusiatu ekarri ditu inguruko herrietara. EEBB-ak, Irakiar biztanleriaren genozidio berri bat eta giza eskubideak zapaltzen jarraitzen du.

Irak-eko menpekotasuna bultzatzearren, okupatzaileak herrialdeko administrazioa suntsitu dute, oinarrizko zerbitzuak (hezkuntza, osasuna, energia,…) ezin direlarik garantizatu. Biztanleriak gero eta larritasun egoera handiagoa bizi du, emakumeen egoeran larriagoa da, jasaten duten eskubideen hondamena areagotzen delako.