Botere judiziala ustela da

2018/11/12
ELAk bilkura bat deitu du azaroaren 12an EAEko Goi-Auzitegiaren aurrean (Bilboko Albia lorategietan) hipoteken inguruan Auzitegi Gorenak hartutako erabakia salatu eta epaileen promozio sistema aldatzea eskatzeko, partzialtasuna iraunarazten baitu. Adolfo Muñoz “Txiki” idazkari nagusiak adierazi du sistema ustela dagoela eta ez da inondik ere inpartziala. “Dena itsurakeria hutsa da” gaineratu du.

ELA idazkari nagusiaren esanetan eskubide berdinak dituzten herritarren zerbitzura jardun ordez justiziaren balantzan beti ipintzen ditu botere ekonomikoaren interesak, edota estatu-itunarenak, zeinak euskal indar politiko baten zuzendaritza espetxeratzea erabaki baitzuen (Bateragune). Muñozen esanetan orain Kataluniako independentziaren aldeko kideen auzian gauza espero daiteke.