Brioche-Pasquier-eko zuzendaritza sindikatuari oztopoak jarri nahian dabil

2016/02/25
Irungo Brioche-Pasquier lantegiko langileek elkarretaratzea egin dute azken kaleratzea salatzeko. ELAren aburuz zuzendaritzak oztopatu egin nahi du langileak sindikatuan antolatzea, eta kaleratze honen gibelean mehatxua dago. “ Zuzendaritzak beldurra hedatu nahi du langileen artean eta hor kokatu behar da kaleratze hau”.

Bestalde, lantegi honetan prekarietate maila oso handia dela azpimarratu du ELAk. Zuzendaritza behin-behineko kontratazioa handitu nahian dabil azken aldi honetan.