austeritatearen aurkako euromanifestazioa
Bruselako austeritatearen aurkako mobilizazioan parte hartu du ELAk

Azken lau urteetan Europak neurriak lausotu ostean, austeritate politika martxan jarriko dute berriro 2008ko krisiaz geroztik hainbesteko mina eragin duten arau fiskalekin. 2024an EHI (Egonkortasun eta Hazkunderako Ituna) egingo da, berri batzuk gehituta gainera. Izan ere, Europako Batzordea 2025ean indarrean sartuko den Itun berri batean lanean ari da.
Aurreikusten diren austeritate-arau zorrotzek gastuaren murrizketak egitera behartuko dituzte gobernuak. Neurri horien aurka gaudela adierazteko eta langile klaseak hezkuntza, osasun-arreta, eguneratuta mantenduko diren soldak eta etorkizun iraunkorrean inbertsio publikoak egiteko eskatzeko, Europa osoko sindikatuak bildu dira abenduaren 12an Bruselan, euromanifestazio batean. ELAk ere bat egin du mobilizazioarekin.