Burgosko atentatuaren gaitzespena

2009/07/29
ELAk gaitzetsi egin du goizaldean Guardia Zibilaren Burgosko koartelaren aurka izan den atentatua, eraikinean zegoen jendeari kalte oso larriak egiteko arrisku larrian jarri baitu.

ELAren iritziz, honelako ekintzek euskal gizartean egonezin eta haserre handia eragiten dute. ELAk berriro eskatzen dio ETAri bortizkeria eta bortxaren bideari uko egiteko. Herri honek bizi duen gatazka politikoarentzat bide zibil eta demokratikoak erabiltzea beste irtenbiderik ez dago.