Caballito enpresako grebalariekin elkartasuna adierazteko batzarrak

2004/02/25

Bihar, ostegunez, Gasteizko hainbat lantegitan asanbleak egingo dituzte langileek, Caballitoko beharginekin elkartasuna adierazteko. Caballitoko greba duela 124 egun hasi zen, hitzarmen kolektiboa aurrera atera eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzak iragarri zituen kaleratzeen aurka egiteko.
Enpleguaren eta bizi-baldintza duinen defentsa lehentasunezko arazoa dira, ez soilik Caballitoko langileentzat, Arabako gizarte osoarentzat baizik.
Multinazionalek teknologia berriak eta lan-eredu berriak ezartzearen ondorioa ez dute lanpostuen galera edota lan-baldintza okerragoak izan behar.