Caballitoko empresa-batzordearen komunikatua

2006/01/24

Caballitoko enpresa-batzordeak atzo arbitroek kaleratu zuten laudoa kritikatu du, ez datorrelako iragan urteko azaroaren 17an adostutakoarekin bat. Enpresa-batzordearen usteaz, 23 behargin gehiago kaleratzeko eskaera onartzen duen laudo loteslea eskandalugarria da, oinarrizko eskubideak urratzen dituelako. Eskubide horien artean, greba eskubidea dago. Gainera, ez du ematen behargin horiek kalera botatzeko inolako arrazoizko argudiorik.