Caballitoko Enpresa-batzordearen komunikatua

2005/10/27

1.- Caballitoren enpresa-batzordeak eta ELA, USO, LAB, ESK UTL sindikatuek akordiorako proposamen bat jaso dute Caballitoko zuzendaritzaren aldetik. Eskaintzak langileek enpresarekin azken bi urteetan daramaten lan gatazkan aldarrikatutako oinarrizko gaiei erantzuten die.

2.- Aipatutako dokumentua greban dauden langileei aurkeztuko zaie. Hain zuzen ere, goiz honetan bertan asanblea bat burutu da; bertan greban dauden langileei zuzendaritzak egin duen proposamenaren berri eman zaie. Hurrengo egunetan proposamena bozkatua izango da.

3.- Caballitoko enpresa-batzordeak eta ELA, USO, LAB, ESK eta UTL sindikatuek ez dute beste baloraziorik egingo akordioa bozkatu arte. Ordurarte, ez enpresa-batzordeak ez bertako inongo kiderik ez du adierazpenik egingo gai honen inguruan, ez eta Caballitoren grebarekin lotura duen inolako gairen inguruan.

4.- Enpresa-batzordeak langileei eta enpresan ordezkaritza duten sindikatuei zuhurtasun berarekin jokatzea eskatzen die.

5.-Enpresa-batzordeak eta ELA, USO, LAB, ESK eta UTL sindikatuek hedabideek gure jarrera ulertu dezatela eskatzen eta eskertzen die.

6.-Edozein kasutan ere, akordioaren gauzatzea hainbat egunez atzeratu liteke, gatazkarekin lotura duten hainbat gairekin (erreklamazioak, salaketak...) lotura duten zenbait gairen konpontzea atzeratu daitekeelako.