Caballitoko langileak Alemanian daude enpresaren egoitza nagusiaren aurrera protesta eramateko

2005/07/13

Duela 20 hilabete greban dauden Caballitoko 50 langile Marienheidenen (Alemania) daude Pferd-Ruggerberg-ek egoitza nagusia duen herrian. Bertan, enpresaren aurrean pankartekin 8-10 egun inguru pasatzeko asmoa dute bertako langile eta biztanleei euren egoeraz informatzeko. Alemanieraz publikatu den greba boletina banatuko da. Besteak beste enpresako zuzendari nagusiekin eta Marienheiden-eko lantegiko enpresa batzordearekin biltzeko asmoa dute grebalariek.

Azpian, alemanieraz argitaratutako greba boletina