Caballitoko langileak Bruselan

2005/03/18

Martxoaren 19an, Bruselan enpleguaren alde manifestazioa deitu duen Belgikako gizarte foroa, Caballitoko langileekin solidarizatu da. Caballitoko langileak 16 hilabete baino gehiago daramatzate greban, eta deialdi hau dela eta ehun grebalari inguru Bruselako manifestazioan izan dira.

Martxaren hasieran, 13:00ak aldera Caballitoko ordezkari batek adierazpenak egin zituen, Boulevard du Midi-n (Gare du Midi-tik hurbil) jarri zuten taulan, manifestazioan parte hartu zutenei Euskadiko grebarik luzeenaren zergatiak azaltzeko.