Caballitoko langileek amaitutzat eman ditutze Marienheiden-eko mobilizazioak

2005/07/19

Itzuli dira Euskal Herrira astebetez Marienheiden (Alemania) izan diren Gasteizko Caballitoko 50 langileak. Marienheide herrian dago Pferd-Ruggerberg multinazioanalaren egoitza nagusia, eta bertan Caballitoko langileek 20 hilabete irauten duen greba honen arrazoiak eman dizkiete Pferd-Ruggerbegeko langileei eta Marienheideko herritarrei. Nekatuta baina pozik itzuliko dira Caballitoko langileak etxera. Marienheideko langileengandik eta herritarrengandik jaso duten elkartasun keinuak goratu dituzte. Caballitoko langileek salatu dutenez, Marienheideko langileek ez dute zuzendaritzak emandako informazio manipulatua eta partziala egiaztatzeko aukerarik izan hilabete hauetan. Egoera horri aurre egiteko, Caballitoren egoeraz informatzeko alemanieraz publikatu den greba boletinaren milaka ale banatu dituzte. Alemanian dauden Caballitoko langileek azaldu dutenez, bidaiaren aurretik iragarritako ekintza eta helburu guztiak bete dituzte, eta Alemanian egindako protesten garrantzia azpimarratu dute.