Candyko langileek Urbanext proiektuarekin aurrera egiteko asmoa berretsi dute

2015/11/12
Candyko langileek Urbanext proiektuarekin aurrera egiteko asmoa berretsi dute
Langileen hitzetan oraindik garaiz gaude. Jaurlaritzari eskatu nahi diogu guri emandako hitza mantentzeko, eta denon artean Candyko langileentzat alternatiba bat eraikitzeko.

Candyko Langileen Batzordearen oharra:

Candyko langileek, Urbanext proiektuaren aurrean, instituzio publikoek duten jarrera egunkari baten bidez ezagutu ondoren, egoera aztertu eta batzarra egin ondoren, ondorengoa adierazi nahi dugu:

Candyko langileek Urbanext proiektuarekin aurrera egiteko asmoa berresten dugu. Ez diogu uko egingo lanpostu bat edukitzeko aukera izateari, eta inork ez digu esan proiektua bideragarria ez denik.

Are eta gehiago, Juarlarirzarekin izandako bileretan, proiektuari babesa emateko erabakia jakinarazi zaigu.

Ez dugu ulertzen zer gertatu den, eta zergatik gertatu den azken egun hauetan, baina ez dugu onartuko proiektu honek aurrera ez egitea ulertzen ez dugun arrazoiengatik. Gainera mingarria egiten zaigu prentsa bidez industriarako hainbat eta hainbat miloi gastatuko direla ezagutzea, eta kasu honetan babesik ez ematea. GU deslokalizazio bidegabe baten biktima izan ginen, egoera oso larrian gaude, gutako hainbat langabezia prestazio gabe gelditu gara dagoeneko.

Dena den den oraindik garaiz gaude. Jaurlaritzari eskatu nahi diogu guri emandako hitza mantentzeko, eta denon artean Candyko langileentzat alternatiba bat eraikitzeko.

Guztion artean lanpostu duinak Bergaran.