Capraboko langileek hiru eguneko greba hasi dute Nafarroan

2017/02/23
Joan zen astean jakinarazi zieten 18 langile kaleratuko zituztela, Caprabok Iruñean dituen lau supermerkatu itxi nahi dituztelako. Gogoratu, Eroskik Caprabo erosi zuela 2007an. Langile Batzordearen esanetan, Eroskik badu kaleratutako langileak beste saltoki batzuetan hartzeko adina gaitasun. Greba gaur hasi eta ostegunera arte luzatuko da.