Casino Kursaaleko langileak Aste Nagusian mobilizatuko dira KPIren igoera aldarrikatzeko

2022/08/12
Casino Kursaaleko langileak Aste Nagusian mobilizatuko dira KPIren igoera aldarrikatzeko eta abuztuaren 13, 14 eta 15ean elkarretaratuko dira enpresaren aurrean.

Donostiko Casino Kursaal-eko langileak mobilizatzen hasiko dira Aste Nagusian euren lan baldintzak hobetzeko aldarrikapenarekin, batez ere KPIren igoera eskatzen. Lehen elkarretaratzea izango da larunbat honetan, abuztuaren 13an, Casino Kursaalaren aurrean (kale Nagusia, 1), arratsaldeko 17etan. Adierazpenak egingo dira.
Beste bi elkarretaratze egingo dituzte igandean eta astelehenean, beti ere leku eta ordu berdinetan. Casino Kursaalen 66 langile daude (ELAk 4 ordezkari ditu eta LABek 1).