CCOO eta UGT sindikatuek beste estatu-hitzarmen kaltegarri bat sinatu dute eraikuntzan
ELAk salatu du ohi bezala negoziazioa bilera gutxitan gauzatu dela, langileei bizkarra emanaz. Sindikatuak aurreratu du eraikuntzako langileen baldintzak duinago egiteko borrokan jarraituko duela. Horretarako, estatu-hitzarmenaren sindikatu sinatzaileek egiten dutenaren kontrakoa egingo du. Izan ere, ELAk argi dauka eraikuntza-sektorearen egoera oso larria dela.
ELAk oso larritzat jotzen du eraikuntza-sektorearen egoera. Lan-eskubiderik gabeko obrak egunero topatzen ditu. Esplotazioa ohikoa da, eta hitzarmen horretan ez da klausularik sartu lan-arloko legeak eta hitzarmenen edukiak errespetarazteko. Hona hemen akordioaren puntu nagusiak:
- Indarraldia: 2017ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31 arte.
- Soldatetan "2017ko lansariak hitzartu dira soilik, %1,9". Kendu egin dira KPIrekiko erreferentziak, eta horrek galera ekarriko dio eroste-ahalmenari; gainera, "soldata-bermearen klausula ezabatu da".
- Euskal Herriko hitzarmenak berriro baztertu dira honela esanez: "estatu-esparrua lehenetsiko da, balizko autonomia-esparruen aurretik". Berriz ere, CCOO eta UGT itsutu dira lan-baldintzak okertzearekin, estatu-hitzarmenei lehentasuna emanez, nabarmen txarragoak badira ere. Oraingoan, esate baterako, estatuko soldata-taulak, batez bestez, %30 beherago daude, gure lurraldeetakoak baino. Hemen sinatzen dituzten akordioek eraso berdintzaileetatik babestu beharko gintuzkete, baina Madrilen antolakunde horiek berek kontrakoa hitzartzen dute.
- "Eraikuntzaren lan-fundazioaren kuota %0,35ean finkatu da". Patronalak eta sindikatu sinatzaileek jarraituko dute langile bakoitzaren soldata-zati bat kentzen, beren fundazioa finantzatzeko.
- Ez da bermerik edo klausularik ezarri, enpresariei hitzarmen kolektiboak salbuesten eragozteko.
ELAk eraikuntzako langileen baldintzak duinago egiteko borrokan jarraituko du. Horretarako, estatu-hitzarmenaren sindikatu sinatzaileek egiten dutenaren kontrakoa egingo du.