CCOO eta UGT sindikatuek onartu dute ELA Zardoya Otis enpresaren negoziaziotik kanpo uztea legez kanpokoa dela

2005/11/02

CCOO eta UGT sindikatuek ELAk Zardoya Otis enpresaren hitzarmenaren mahaian parte hartzeko eskubidea duela onartu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bi sindikatuek ELA negoziaziotik kanpo uztea erabaki zuten, Estatuko-esparruko enpresa bat dela argudiatuz.

Erabaki horren aurrean, ELAk helegitea jarri zuen Auzitegi Nazionalean; honek arrazoia eman dio sindikatuari. Zardoya Otis Alemaniako enpresa bat da, eta Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Nafarroan 6 lantoki ditu. Bertan, 450 lagunek egiten duten lan, eta ELA da ordezkaritza gehien duen sindikatua.