CCOOk bitarteko irakasleei adarra jotzen jarraitzen du

2007/01/11
Irakaskuntza Publikoko irakasleen egonkortasunari buruz hainbat komunikabideetan CCOOen prentsa oharraz egindako aipamenen aurrean ELA, STEE-EILAS, LAB eta UGTk hauxe adierazi nahi dugu:

1.- Idazki hau sinatzen dugun sindikatuokin gaur egun arte Hezkuntza Sailak izan dituen batzarretan egonkortasuna mantentzeko ez du inolako konpromezurik onartu. Are gutxiago “egindako zerbitzuen bidez 2000 irakasle egonkor bihurtzeko” aukerarik ez du zabaldu. Hezkuntza Sailak argi eta garbi utzi du beti egonkortasun konpromezua bertan behera uzteko asmoa, bakarrik utziz negoziaketarako zein epean emango litzatekeen bere desagerpena.

2.- CCOOek bere agirian esaten duen legez, Hezkuntza Sailak “2011 urte arte egonkortasun konpromezua 2000 irakasleei zabaltzearen” balizko onarpen horrek, agiri hau sinatzen dugun sindikatu guztien oniritzia edukiko luke eta gai honi buruz behintzat negoziazioa desblokeatuko litzateke abiapuntu garrantzitsua izanik.

3.- Komunikabide desberdinetan agertutako berrien aurrean behean sinatzen dugunok Hezkuntza Sailarekin harremanetan jarri gara interino egonkorren kupoa 2000 irakasleei zabaltzearekiko gure jarrera baikorra adierazteko. Hezkuntza Sailak, tamalez, ukatu du honelako proposamenik egin izatea ezta onartzerik ere ez.

4.- Egoera honen aurrean ELA, STEE- EILAS, LAB ETA UGT-k berri faltsuak zabaltzea eta eta irakasleekiko errespetu falta gogor salatzen dugu.

5.- Agiri hau sinatzen dugun sindikatuok, berriro ere, gai honetaz ditugun helburuak azpimarratu nahi ditugu:
- Ahal den eta irakasle gehienei egonkortasun konpromezua zabaldu.
- Egonkortasunaren izaera estrukturala onartzea. Beraz, ez da onargarria egonkortasuna eta oposaketak lotzea.

6.- Berriro ere, tamalez, Hezkuntza Sailak helburu hauek onartzetik urrun dagoela ikusten dugu. Puntu honetan zein besteetan administrazioaren jarrera ez baldin bada aldatzen, behar beharrezkoa izango da mobilizazioekin jarraitzea.