Cebek-ek Bizkaiko bulegoetako hitzarmena berreskuratzeari uko egin dio, berriz ere

2021/04/26
Urte eta erdiren ostean, Bizkaiko bulegoen hitzarmen probintzialeko mahaia bildu da gaur, apirilak 26, aurrerapausorik gabe. ELAk salatu du Cebek-ek ez duela borondaterik Bizkaiko bulegoen hitzarmena berreskuratzeko. Bizkaiko patronalari estatuko hitzarmenei lehentasuna ematea leporatu dio sindikatuak (lan-baldintza okerragoak jasotzen dituzte), probintziakoaren gainetik. Era berean, sektoreko urrutiko lana arautuko duten baldintzak negoziatzeko borondaterik ez duela salatu dute.

"Deserregularizazioaren alde egiten du patronalak 2013an hitzarmena lan-erreformaren biktima izan zenetik; pertsonen artean desberdintasunak eta diskriminazioak sortzen ditu, bai eta enpresa-onura handiak ere. Sektorean lan egiten dugunoi onura horiek banatzeko tresnak eskatzen dizkigute, eta sektoreko hitzarmena da egokiena".

Patronalari aurre egiteko eta hitzarmen probintzial duin bat lortzeko konpromiso pertsonala eta ekintza kolektiboa beharrezkoak dira, ELAren ustez. "Horrela baino ez dugu lortuko gure aldarrikapen justu eta legitimoak aintzat hartzea", esan dute.