CEBEK patronala prekarietateaz hitz egin gabe jarraitzen du

2006/01/30

CEBEK, Bizkaiko patronalak aurten ixten ez diren hitzarmenetan atzeraeraginkortasuna ez ezartzea mehatxatu du; hots, soldata igoera soilik urte horretan bilakabidea izatea.

ELAren negoziazio kolektiboaren arduradun Adolfo Muñozen ustez, patronala izan da negoziazio kolektiboa krisian jarri duena, prekarietatea (behin-behinekotasuna, azpikontratazioa, bazterketa...) bertako oinarrizko elementu bat dela ukatzean. "Euren irabazien hazkundea arriskuan jartzen dituzten elementu horiek ez negoziatzea da patronalaren apustu estrategikoa. Alderantziz, ordea, behin-behinekotasunaren, azpikontratazioaren eta bazterketaren aldeko apustua egiten dute. Eta, guzti hau, hazkunde ekonomiko garai batean gaudela kontutan hartuta, enpresarien irabaziek marka guztiak hausten ari diren garai bat, hain zuzen".

ELAren negoziazio kolektiboaren arduradunaren iritziz, "CEBEKeko ordezkarien adierazpenak agerian gauza bat negoziazio kolektiboa dela, eta beste bat, negoziazioetan patronalari interesatzen zaizkion edukiak sinatzea, prekarietatearekin eta aberastasunen banaketa justuago batekin zerikusia duten gauzak albo batetara utziz".

Adolfo Muñozen arabera, "Bizkaiko patronala kezkatuta dago orain arte borrokatzeko baldintzetan ez zeuden hainbat sektoreetan ematen ari den argazkiarekin. Adibide gisa, iragan urtarrilaren 5ean merkataritzaren alorrean eman zen greba dago, eta egun horretan izan zen elkarrateratze jendetsua. Bi adibide horiek langileek patronalaren diru-gosearekin duten haserrea gero eta handiagoa dela nabarmentzen dute, eta sindikalgintzaren helburua errespetua lortzea dela".