Cegasa Taldeko akordioa gaitzetsi du ELAk

2015/01/28
ELAk gogoratu du ez dela bete helburu nagusia: lanpostu guztiak mantentzekoa. Era berean, kezkagarria da sozietate berrietako plantilletara sartzen diren langileen lan-baldintzen segurtasuna. Orain dela zenbait hilabete hitzarturikoa betetzeko azken minutura arte egon den ziurgabetasuna ikusita, eta epaitegian onetsitako eskaintza are gehiago okertu ezean langile guztiak kaleratzeko egindako mehatxuak kontuan izanda.

Cegasa Taldeko batzordeek, Konkurtso Administrazioak eta Sherpa Capitalek egindako bileran azken biek negozio-unitateen eskualdatzea berretsi zuten atzo, Merkataritza-arloko Epaitegiko epaileak auto baten bidez ezarritako baldintzetan.

Hori dela-eta, orain dela zenbait hilabete genuen egoera —Gasteizko Merkataritza-arloko Epaitegian hasitako salmenta-prozesuan atzera emateko saiakera, auto bidez egiaztatua— zeharo aldatu da.

Oñatiko eta Gasteizko 130 langile ingururen subrogazioa, beraz, egiaztatu egin da; eta sozietate berrietan alta emango diete.

Bestalde, gainerako langileen kontratuak deuseztatzeko prozedura laster batean hasiko da. Horrek dakarrena da 300etik gora langile kaleratzea.

ELAk irtenbide hori gaitzetsi du, hurrengo arrazoiengatik:

  • Ez da bete helburu nagusia, lanpostu guztiak mantentzekoa.

  • Kezkagarria da, baita ere, sozietate berrietako plantilletara sartzen diren langileen lan-baldintzen segurtasuna. Orain dela zenbait hilabete hitzarturikoa betetzeko azken minutura arte egon den ziurgabetasuna ikusita, eta epaitegian onetsitako eskaintza are gehiago okertu ezean langile guztiak kaleratzeko egindako mehatxuak kontuan izanda.