CEL Taldeko ia 300 lanpostu kolokan

2017/06/23
ELAk bideragarritasun-planik ez izatea salatzen du, eta herri-erakundeei esku-hartzea eskatzen die, kolokan dauden 300 lanpostuei eusteko moduko konponbidea bilatzeko. Gaur Eusko Legebiltzarraren atarian elkarretaratu dira langileak: izan ere, Eusko Jaurlaritzak bere jarrera argitzea eskatuko zaio bilkuran.

Joan den asteartean, ekainak 21, CEL Taldeko Zuzendaritzak hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen. Erabaki horrek agerian utzi du ez dagoela etorkizun-planik enpresa honetarako, ia 300 lanpostu biltzen dituen enpresa honetarako.

Hilabete labur batean gertaerak bata bestearen atzetik joan dira; baina orain neurriak berehala hartu behar dira jarduera berriro abiarazteko lau lantokietan, zeren aurten aurreikusita dagoen fakturazioa 67 milioi eurokoa baita.

Langileen Batzordeak azaldu duenez, CEL Taldeak badu merkaturik eta azken urteotan ez du galerarik izan. Zuzendaritzak behar diren neurriak hartu behar ditu, harturiko konpromisoak betetzeko.

Hala ere, Zuzendaritzak orain arte hartu izan dituen erabakien ondorioz enpresa kinka larrian dago. Izan ere, lantegietako bi geldirik daude, argindarraren eta lehengaien mozketak direla-eta.

Bestalde. salatu beharrekoak dira bazkide nagusien uxaldiak, Eusko Jaurlaritzarena ere bai, zeinak orain dela gutxi arte akzioen %40 baitzuen. Ihes hori oso larritzat jotzen dugu, ez baitu horri buruz inolako informaziorik eman, eta 300 familia baino gehiago bertan behera utzi baititu.

Lantegi hori garrantzi handikoa da eskualdearen etorkizunerako, eta kezka larriak sortu dira Enkarterriko udaletan. Hainbat udaletako osoko bilkuretan kasua aztertu, eta mozioak onesten ari dira CEL Taldeko langileen alde, eta enpresaren industria-jardueraren alde.