CELeko langileek Rementeria Diputatu Nagusiari eskatu diote eskualdearen eskaria entzun eta zerbait egin dezala

2017/09/20
CEL taldeko langileek berriro egin dute agerraldia Bizkaiko Aldundiaren aurrean, Unai Rementeria Diputatu nagusiak Enkarterriko alkateekin zeukan bilera zuen bitartean. Erakundeek itxieraren aurka jarrera aktiboa hartzea, eta Eusko Jaurlaritzak zein Aldundiak ere inplikatu behar zutela, enpresaren etorkizuna eta lanpostuen iraupena bermatzeko.

 

Atzo arratsean Enkarterriko Mankomunitatearen Batzar Orokorra izan zen, eta CEL taldearen egoerari buruzko urgentziazko mozio bat eztabaidatu zen bertan.

EAJren botoek eragotzi egin zuten mozioa onartzea. Testuan biltzen ziren CEL taldeko enpresa-komiteak joan den igandean irakurri zuen komunikatuan egindako eskariak.

Mozioak Mankomunitateko kideei eta herritarren ordezkariei hainbat eskari egin zien: beren gain har zitzatela langileen eta manifestazioan parte hartu zuten 3.000tik gora lagunen aldarrikapenak; erakundeek itxieraren aurka jarrera aktiboa hartzea, eta Eusko Jaurlaritzak zein Aldundiak ere inplikatu behar zutela, enpresaren etorkizuna eta lanpostuen iraupena bermatzeko.

Oraingoz langileek eskualdeko 150tik gora kirol-, merkatari- eta kultur-elkarte, udal eta gizarte-talderen babesa jaso dute.

Gogoratu beharra dago Aldundiak ekainean hitza eman zuela lantegiak berriro martxan jartzeko ahalegina egiteko, baina oraindik duela hiru hilabete bezalaxe gaude: dena geldirik dago, eta mahai gainean kontratuak amaitzeko mehatxua jarri da. ELAk nabarmendu nahi du benetan axola duena gauza bat dela: interesa duten inbertitzaileek etorkizuneko taxuzko planak aurkeztu behar dituzte, hauek aztertzeko modukoak izan daitezen.