Cementos Lemonak kendu egin du enplegua erregulatzeko dossierra

2012/03/23
Cementos Lemonak kendu egin du enplegua erregulatzeko dossierra
Cementos Lemonako zuzendaritzak 123 langileentzako enplegua erregulatzeko dosierra bertan behera utzi du. Bestalde, enpresak eta langileek hiru urtetako lan hitzarmena lortu dute.

Lan batzordeak  bai dosierra bertan behera geratu delako pozik agertu da eta lan erreformaren aplikazioa geratzearen garrantzia azpimarratu du. Besteak beste, kontsumo prezioen indizearen (KPI) araberako soldata igoera, ultraaktibitateari eustea, enpresak soldatei eutsiko diela jasotzen dira lan itunean.

Enpresa batzordeak uste du akordioaren ostean berriro lanean hasiko direla.Langileek hainbat lanuzte egin dituzte azkeneko bi hilabeteetan, dosierraren kontra.