NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA
Cementos Rezolak ez duela EEEa bolondres bidez gauzatu salatu du ELAk
ELAk dio enpresak EEE hau egiteko aurkeztu dituen arrazoiak ez direla frogatuta geratu. Gainera, negoziazioan zehar enpresak fede txarrez jardun duela salatu du.
Kontsultaldian, enpresa batzordeak eskaera garbiak egin ditu. Alde batetik, lan zentruaren etorkizuneko funtzionamendu egokia bermatzeko langile gehiago mantentzea eskatu zuten. Bestalde, irteera guztiak bolondres bidez izan zitezela. Eta salatu dute enpresak milioi askotako irabaziak izan dituela.
Eskaera hauek aintzat hartu ez zirenez, EEEa akordiorik gabe amaitu zen. Behin kontsultaldia amaituta, enpresak 15 egun ditu azken erabakia Enpresa Batzordeari elarazteko, eta astelehen honetan iritsi da. Denbora tarte honetan enpresa langileak mehatxatzen ibili dela salatu du ELAk eta beraz, enpresak aipatzen dituen bolondresak gezurra direla salatu du, eta langileen greba eskubidea zapaldua izan dela.
Honen aurrean, afiliatu asanbladak egiten dabiltza ELA eta LAB. Eta ondoren asanblada orokorra burutuko dute. Baina ELAk aurreratu du EEEa epaitegietara eramango dutela eta borrokak jarraitu egingo duela.