CETA: bide luzea geratzen da oraindik
Atzo CETA akordioa sinatzeko Kanada eta Europar Batasunaren artean deituta zegoen goi-bilera bertan behera gelditu zen Valoniak (eta ondorioz Belgikak) sinatzeari uko egin ziolako. Valonia aspalditik ari zen CETA akordioaren hainbat eduki salatzen; ICS izeneko auzitegi pribatu sistema, bertako nekazaritzarekiko mehatxua, etab.), baina orain arte bere kezka eta eskaerak ez ziren kontuan hartuak izan.
Aldiz, valoniarrek bere posizioa mantendu eta sinadura blokeatzeko borondatea zutela ikusi zutenean hasi ziren Belgikatik, Europar Batasunetik eta Kanadatik presioak eta presak. Azkenean, atzo arratsaldean, akordio batetara iritsi ziren Valoniarekin, Belgikako beste parlamentu guztiek eta gero Europar Batasuneko beste estatu kide guztiek onartu beharko dutena.
Blokeo honen atzean, mobilizazioak eta gizarte eragileek eragindako presioa egon da. Lortu da goi-bilera atzeratzea eta debatea eta mobilizazioak areagotzea. CETAk oraindik bide luzea egin behar du, eta denon artean bertan behera uztea oraindik posible da. Azaroaren 5ean denok kalera!