CETA hitzarmenaren aurkako bilkura Arriaga Plazan

2017/05/18
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA EZ! kanpainak kontzentrazioa deitu dute maiatzaren 18rako, osteguna, Bilboko Arriaga plazan. Izan ere, ostegun honetan Espainiako Kongresuan gai honen inguruko eztabaida egongo da, eta bozketa ere aurki izango da. ELA ekimen hauen parte da eta parte hartuko du mobilizazioan.

Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkatu librea sustatzeko Nazioarteko Hitzarmen Ekonomikoa da CETA. TTIParen antzera, merkatu berriak liberalizatzea eta horretarako, legedia bateratzea du helburu, gure bizitzak prekarizatuz; besteak beste, gure lan eskubideak murriztu eta elikadura segurtasuna arriskuan jarriko du, azkenean, planeta salgai jarriz.

Akordio hau dagoeneko Kanadak eta Europar Batasunak sinatu dute eta hurrengo pausua, Europako estatuek berrestea da. Espainiar estatuko Gobernuak onarpen prozesua azkartu nahi du, hain garrantzitsua den lege bat tramite hutsa bezala irudi- katuz eta jendartearen eta estatuko nazio ezberdinen iritziarekin kontatu gabe.

Autonomia Erkidegoek ez dute eskumenik CETA onartzeko, baina bertan dauden alderdietako batzuk izan dira bai Europar Batasunean, bai Espainiar Parlamentuan bere negoziazioa eta onarpena bultzatu dutenak. Beraz, orain eskumen ezaren aitzakia-pean eskuak garbitu nahi badituzte ere, erantzukizun zuzena daukate.

Ez iezaiezu utzi eskuak garbitzen! Herritar zaren heinean, behartu zure eskubideak ba- besten! Idatzi CETA babesten duten alderdietako parlamentari guztiei, euren postura aldatzera behartzeko!

Pertsonak irabazien gainetik gaudelako, aldarrikatu ditzagun gure eskubideak, eta interpelatu saltzen dituztenak!