Cirmautoko langileek greba mugagabea hasiko dute azaroaren 4an enpresa ixtearen aurka

ELAk greba mugagabea deitu du Cirmauton azaroaren 4tik aurrera, enpresa ixtea eta plantilla osatzen duten 30 pertsonak kaleratzea justifikatzen duen arrazoi objektiborik ez dagoela iritzita. Susperraldi betean dagoen sektore batean enplegua ez suntsitzeko borroka egingo duela aurreratu du sindikatuak. Era berean, gatazkan ez inhibitzeko exijitu dio sindikatuak Nafarroako Gobernuari.
Cirmauto Cordovillan (Nafarroa) ibilgailuak konpondu eta saltzen dituen enpresa da, eta bertako zuzendaritzak urriaren 25ean langileen ordezkariei (ELAko 3 ordezkari) enplegu-erregulazioko espediente bat hasteko nahitaezko dokumentazioa eman zien, enpresa itxi eta plantilla osatzen duten 30 pertsonak kaleratzeko asmoz.
Hasitako kontsulta-aldian, agerian geratu da enpresak ez duela inolako borondaterik neurri ez traumatikoak negoziatzeko, ezta ixteko arrazoiak justifikatzeko ere.